XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihotz berri bat emango dizuet eta izpiritu berri bat jarriko dizuet barnean... (Ez 36,27-28).

Eta Jeremiak: Elkartasun berri bat, bai! Bere erraietara sartuko diot eta bihotzean idatziko (Jr 31,31-33).

Hona Izpirituaren lana: barnetik eramanpenez irakatsi, Jainkoaren nahiaz, eztiki eta maitasunez jaberazi.

Ezekielen eta Jeremiaren testu hauekin, Testamentu Zaharreko izpiritu-bidearen gailurra jotzen dugu.

Jesusen azken dohaina adierazten dute, Jesusen salbamendu egintzaren garakundea, Jainkoaren erreinua ezartzekotan dagien azken keinua.

Izpirituaren dohaina Izpiritua ematen du Jesusek.

Bere heriotze eroslearen ondoren, Izpiritua dario Jesusi berehalaxe.

Edan dezala nigan sinesten duenak (Jn 7,38).

Bataioa sinbolizatzen duen urak, Izpiritua adierazten du era berean.

Ura eta Izpiritua gauza bat bakarra dira, edo bat datoz (1 Jn 5,8).

Bazko arratsaldean, bere Izpiritua eman die Jesusek bere apostoluei, hauen gain hats eginez.

Berariz dio hori.

Testamentu Berriak, Izpirituaren beste isuri asko adierazten du haserako Elizan.

Batez ere, ordea, Bazko ondorengo berrogei eta hamargarren egunean, gertatu zen lehen isuria azpimarratzen da.

Egun hartan, Itun berriaren dohaina, ageri-agerian eman zitzaien apostoluei eta hauen adiskideei.

Haize bolara bortitza entzun zen, su-mihiak ikusi ziren, eta apostoluek, gainezkaturik, hizkuntza arrotzetan hitzegiteari ekin zioten.

Zer ziren hizkuntza arrotz horik? Paulo sainduak korintotarren kartan (1 Kor 12 eta 14) aipatzen duena: extasibidezko hizkuntza ulergaitza, baina isuria, hitzik gabe adierazten zuena? Ala, nork bere hizkuntzara itzuliak bezala ulertzen zituen hitz haik? Ez dakigu; eta egia esan, ez da joan-etorri handiko gauza.

Axolazkoa hauxe da: bapatean batasun handi bat sortzen dela jendearen artean.

Lukak apropos izendatzen ditu herri horik guztiak, zerrenda luze bat.

Babelgo kontakizunak zekarren egoera, hizkuntza desberdinez agertzen zen etsaigoa eta nahaspila, Mendekostez aldatu egiten dira.

Gizakiek, bihotz bat eta arima bat (Ap Eg 4,32) besterik ez dute egiten geroztik.